XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LINO AKESOLO OLIBARES (1911- 1991)

I. Jakintsu baten heriotzea

1991.eko irailaren 17an, astearte goizean, Aita Linoren heriotzearen berriak goibel jarri gintuen; jakintsu baten heriotzea zen, oso gutxi gelditzen diren horietariko batena...

Hark bukatu zuen bere bidea, gu eta Karmel aldizkaria, laguntzailerik hoberena galdurik, umezurtz utzirik; jakintsuak eman ohi zuen ziurtasunik gabe; euskararen eta mundu zabaleko jakintzaren euskarririk gabe.

Egun berean ikus-entzuteko bideek toki zabala egin zioten: irrati eta ETBk argi adierazi zuten.

Eta ondorengo egunetan egunkari eta aldizkariek ere gauza bera egin zuten: El Correo Español (1991-IX-18, 46. orr.), El Diario Vasco (1991-IX-18, 67. orr.; 1991-IX-19, 89. orr.: Jesus Gastañagaren idazlana, El Mundo (1991-IX-18, 39. orr., X.G.A.-ren idazlana, Egin (1991-IX-18, 36. orr., A. Okarizen idazlana, Deia (1991-IX-18, hiru idazlan: luzeena izenpetu gabea eta gainerako biak Joseba Etxarriren Irriñoa ezpainetan eta A. Zubikarairen Lino Akesolo Aita), Diario de Navarra (1991-IX-21, 46. orr., Jesus Gaztañagaren idazlana, Argia (1991-IX-29, 48-49. orr., Ritxi Lizartzak egindako idazlana eta Ibon Sarasola hizkuntzalariarekin Lino Akesolori buruz egindako solasaldia; (...).